2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

AZERIA

Azeria txakurraren familiako haragijale txikia da. Otsoa eta txakurra bezala, mutur zorrotza, belarri handi eta hirukiak eta buztan luzea dauzka.

EZAUGARRIAK:

Begietako niniak, katuarenak bezala, txikitu egiten zaizkio. Gauza geldiak ez ditu oso ondo ikusten, baina, bestalde, ez du arazorik gasuez ikusteko. Usaimena ere oso garatua dauka. Salto egiten duenenaqn, buztana erabiltzen duoreka mantentzeko. Eta belarriak, alde guztietara mugi ditzake. Soinu oso arinak entzun ditzake, urrutik badatoz ere. Azeriak aharrausi egiten duenean, bere 42 hortzak ikusten zaizkio, batez ere, lau letagin luze eta zorrotzak.



ELIKADURA:

Azeria gauez bakarrik ehizatzen du. Bere usaimen eta entzumen finari esker, edozein harrapakin ehizatzen du, bai karraskari txikiak eta baita txori eta untxiak ere. Harrapakina oso handia bada, gordelekura eramaten du, janaria erreserban edukitzeko. Ugaztun honek denetarik jaten du; haragia, intsektua, zizareak, txorien arrautzak, txorikumeak, saguak, hegazti handiak, untxiak, bildotzak... eta kasu batzuetan frutak ere bai.


UGALKETA:

Azeria, ugaltzeko garaiaz geroztik (neguaren hasieratik erdialdera) bizi da bikoteka. Arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Emeak hilabete eta erdiz eramaten ditu kumeak sabelean. Erditzeko, gordeleku bat aurkitzen du. Hiru kumetik zortzi arte izaten dituzte normalean, baina kasu batzuetan hamabi. Jaiotakoan, kumeak larru beltz batez estalita daude. Hamalau egun eduki arte, ez dute begirik irekitzen eta sei asterekin gordeleku uzten dute.
Kumeak amak zaintzen ditu normalean, baina batzuetan arrak edo beste emeren batek janaria eramaten du gordelekura. Bi asterekin  1kg pisatzen dute. Bostekin 3kg gehiago eta helduak bederatzi-hamar asterako.


BIZILEKUA:

Azeria haitzen arteko zuloetan eta enborretan egiten du bere bizilekua,ezkutuan normalean.Animali bakartia izan harren, bikotean bizi dezake edo hiru eme eta ar baten dauden taldeetan.Azeria ipar hemisferio guztian kokatzen da basoetan bizi ohi da.


OHITURAK:

Azeriak ezkutuan egiten du bere gordelekua eta haitzen arteko zulo batean edo enbor zahar batean egin dezake. Animalia bakartia izan arren, bikotean bizi daiteke edo ar bat hiru emeko taldeetan. Bere lurrak markatzen ditu eta ezezagunen bat aurkitzen badu, ohiu eta borrokan egiten du bota arte. Usainagatik jakiten du eme bat pasa den, ara bat edo azeri gazte bat.




BITXIKERIAK:


Azeria salto egiterakoan bere buztanaz baliatzen da oreka mantentzeko. Animalia azkar honen etsai nagusia gizakia da, Ingalaterran adibidez, duela gutxi arte azeriak ehizatzea kirol bat zen. Azeria oso animalia azkarra eta lapurketan trebea da horren ondorioz hainbat kanta eta olerki azeriari buruzkoak dira.


























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina